Prentsa dossierra

LKS taldea

LKS taldea zerbitzu profesionalen sektorean gure herrialdeko erreferente nagusienetako bat da. Mila langiletik gora dauzka eta urtean 70 milioi euro baino gehiago fakturatzen du. MONDRAGONen barruan dago, hau izanik lehen euskal enpresa taldea eta Espainiako zazpigarrena.

Zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu teknologiako eta kudeaketako kontsultoretzan, aholkularitza juridikoan, arkitektura eta ingeniaritzan, kontsultoretza inmobiliarioan eta diseinuan eta berrikuntzan.

Zenbait sozietate kooperatibok eratzen dute eta zenbait era juridikotako hamarretik gora enpresa partaidek, eta denetariko arloak lantzen dituzten enpresekin jarduten du lankidetzan. Sektore pribatuan nabarmentzen dira aeronautika, automozioa, elektrotresnak, elektronika, elikadura, banaketa, zerbitzu finantzarioak, garraioak, energia berriztagarriak, ingurumena, makina-erreminta, altzari fabrikazioa eta zentro teknologikoak. Sektore publikoan, erkidegoetako gobernuak, aldundiak, udalak, mankomunitateak, garapen agentziak, hezkuntza eta osasuna. Nazioarte mailan, Garapeneko Nazioarteko Bankua, Munduko Bankua, Europako Batasuna eta hainbat herrialdetako gobernuak.

Taldea 1991n jaio zen Euskadiko Kutxaren Enpresa Adarrak 30 urte luzetan izandako esperientziatik, etengabe hedatu da eta hazkunde eutsia izan du, eta giza eta gizarte balioetan oinarritutako filosofia.

Euskal erkidegoan dauka bere kokapen naturala, bulegoak Arrasaten, Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteiz-en dauzka, eta azken urteetan finkatu egin da beste erkidego batzuetan: Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Madril eta Nafarroa.

Era berean aurrera egin du nazioartean ezartzen, Txilen, Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian, Mexikon eta Uruguain.

Datuak 2010
Diru-sarrerak:
69 milioi euro
Pertsonak: 1.009

2011ko aurreikuspenak
Diru-sarrerak:
72 milioi euro
Pertsonak: 1.100


MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioa 1956an abiatutako kooperatiba mugimenduaren emaitza da, urte hartan sortu baitzen lehen kooperatiba industriala Arrasaten, eta bazkide langile guztien elkartasuneko ahaleginaren emaitza.

Enpresaren filosofia balio korporatiboetan jasota dago: lankidetza, partaidetza, gizarte konpromisoa eta berrikuntza.

MONDRAGON lau Taldetan banatuta dago: finantzak, industria, banaketa eta jakintza.

  • Finantzak taldean EUSKADIKO KUTXAREN banka negozioak eta LAGUN AROri lotutako jarduerak daude, -MCCko kooperatiben gizarte aurreikuspeneko erakundea, Aseguruak eta Leasinga- da hau.
  • Industria taldean hamabi dibisio daude, hainbat industri eta zerbitzu arlotara zuzenduta.
  • Banaketa taldean, banaketa komertzialaren eta nekazaritzako elikagaien jarduna daude.


LKS enpresa Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen dibisioan sartuta dago.

RSC

LKSren erako enpresa talde batean, erantzukizun sozial korporatiboaren printzipioak erabat lotuta daude hura osatzen duten enpresek hartutako izaera juridikoarekin, kooperatibarekin alegia. Partaidetza, erantzukizun soziala eta berrikuntza, MONDRAGON korporazioko enpresa guztien balioak dira. LKSk lan egin du hauen bila: estilo parte-hartzaile gardena, enplegu sorrera, genero berdintasuna, hizkuntzekiko errespetua, gure Hezkuntza eta Kooperatiba Sustapenerako Fondoa balio horien arabera banatzea, eta konpromiso bizi bat lortzea iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin.

Parte-hartzea, gardentasuna eta zintzotasuna
Informazioa gakoetako bat da taldearen funtzionamenduan, han giza talde osoak ditu informazioa jasotzeko, informatua izateko eta bere ekimen eta iritziak emateko bideak. Goitik beherako komunikazioa egituratuta dago, eta lanean ari gara komunikazio horizontala indartzeko tresna eta estrategia berrietan.
 
Enplegua sortzea
LKSko langileak jarduera eremu guztietan haztea garrantzizkoa izan da eta hori da gure enpresa estrategia mugitzen duen motor nagusienetako bat. Enpleguaren kalitatea hobetzea eta garapen profesionalerako aukerak bermatzea gure giza baliabideen politikak oinarritzat dituen bi faktore dira.
 
Genero berdintasuna
Urte asko dira kooperatibak bere egin zuela genero berdintasun arloan konpromisorik fedemaileena. Hautaketa probak proba objektiboetan oinarrituta daude eta hor generoak ez du zeresanik. Gaur egun, 1.000 langiletik gorako taldean, erdia eta gehiago emakumeak dira.
 
Iraunkortasuna eta ingurumena
Gure zerbitzu profesionalak ematean zuzenean esku-hartzen dugu espazioan eta izadian, eta horrek bultzatzen gaitu arlo horretan etengabe sentsibilizatuta egotera.

LKSk lagundu egin du hirigintza antolamendu iraunkorreko gidak idazten, eta parte hartu du garapen iraunkorra lortzeko eremu eta lan-taldeetan. Jarduketarik esanguratsuenak, ildo horretan, iraunkortasun atalean esplikatzen dira, kapitulu korporatibo horretan bertan.
 
Gizarte funtsa
Gure kooperatiba izaerak legez behartzen gaitu jasotako etekinen % 5 Hezkuntza eta Kooperatiba Sustapenerako Fondora ematera. LKS martxan hasi zenetik fondo horren banaketa zehatz bat egiten ari gara MONDRAGON Korporazioak eta gure kooperatibako sentiberatasunek markatutako lerroei jarraiki.

Gure Izaera Berritzailea
Sortu ginenetik, LKSn berrikuntza gakoa izan da enpresen estrategian, hala urteak dira I+G zuzendaritza sortu zela hainbat negoziotan sakabanatuta zegoen berrikuntza kudeaketa bateratzeko, eta aitzindari izan ginen arlo horretan.

Gainera, produktu eta zerbitzu berriak sortzera zuzendutako bi ardatz eratu ziren eta martxan jarri zen haiek gure negozioen espezializazioko arlo sektorialetan zabaltzeko prozesua.

Ingeniaritza arloan gure parte hartzea indartu zen foroetan, adibidez Innoaction izenekoan edo Euskadiko Ingurumeneko Industrien Klusterraren Elkarteak (Aclima) antolatutako workshopean, Eraikuntza Iraunkorraren Azterlana egiteko. Ildo horretan egindako lanaren adibide gisa, 2006an IDEA jarri zen martxan, hau da, sormen tailerrak eratzea, talde autogestionatuak merkaturatzea eta hausnarketa estrategikorako jardunaldiak antolatzea lankide adituekin etorkizuneko hiriari buruz: 2030eko eszenatokia.

Balio erantsi handiko beste zerbitzu bat hirugarren adinekoentzako Egoitzaren Gestio Integrala da GSRrekin.

Berrikuntzaren aldeko etengabeko apustu honetan, 2005ean LKS IDEA jarri zen martxan, ekimen horrek xedetzat du berrikuntza gestionatzea, modu sistematiko eta planifikatuan, hurrengo urteetarako.

Landutako jardunak ugariak izan dira, eta nabarmentzekoa da gure apustua: enpresetan berrikuntza bultzatzeko metodologiak garatzea, nazioartekotzea, administrazio digitala, software aurreratua garatzea (arlo logistikoan, hornitzaileekin harremanetan…) eta Corporate Finance-ko negozioa merkaturatzea, besteak beste.

Iraunkortasuna sustatzen dihardugu
Gaude iraunkortasunak izan behar duela gure jardueraren ardatz nagusi. Apustu sendoa egiten dugu garapen iraunkorreko politiken alde, eta hala gehitzen dizkiogu garapen sozial eta ekonomikoaren aldeko gure konpromiso kooperatibistari ingurumen eta global arloak.

Erronkaz jabetzen gara, eta gure bezeroekin batera goaz, eta gure profesionalek konpromiso eta kezkak dituzte jarduten dugun arloetan, berrikuntzatik bertatik hasita, gure bezeroekin batera lantzen ditugun proiektuetan.

Giro honetan, kontsultoretzaren arloan, adibidez, iraunkortasunari buruzkoan, gure proposamenetako bektoreek beti daukate kontuan faktore hori, mugikortasun eta logistika proiektuetatik hasi eta haiek lortzeko estrategiak bitarte.

Eta ingeniaritzan, lan egiten da ekodiseinuan erreferente izateko, energia efizientzia handiagoz eta kalitate handiagoz, eraikuntza iraunkorrean dugun esperientzia eta espezializazioa sostengu hartuta. Horren emaitza da daukagun helburua, isurketa balantzea CO2 berdin ZERO (LKS= CO2NEUTRO) duen enpresa bihurtzea.


Polo de Innovación Garaia
c/Goiru, 7
20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa)

www.lks.es