Berriak

2014-03-31

Kantabria eta LKS Lanbide Heziketa duala bultzatzeko lankidetzan ari dira

Hezkuntza, Kultura eta Kirol kontseilaria, Miguel Ángel Serna, eta LKS Aholkularitza Teknologikoko zuzendariak, Jesus Dorronsoro, asteazken honetan lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Kantabrian Lanbide Heziketa dualeko proiektuak batera eramateko. 

Sernak Dorronsorori azaldu zion Kantabriako aurrerapena Heziketa Profesional Dualari dagokionean, gaur egun 300 ikaslek praktikak egiten baitituzte ehun enpresa inguruan, 15 institutuk programa honi ikasleak bideratuz.

Enrique Haya, Heziketa Profesionaleko zuzendari orokorrak bere aldetik, Torrelavegako “Miguel Herrero” informatika institutuko ikasleak LKSrekin Lanbide Heziketa dualeko proiektuetan lankidetzan ari direla azaldu du.

Astilleroko egoitzako ordezkari moduan, Vicente Briz izan zen sinatzen, eta “LKSk industria enpresei euren lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dien laguntza aipatu zuen, teknologia dibisioko momentu honetako gure hiru ardatz estrategikoak direnen bidez: informazio eta komunikazioaren teknologia, CRM proiektuak eta mugikortasuna eta zerbitzuak".

Astilleron, “lanpostuen zati handi bat kooperatiboa da eta hori gure ereduaren bereizgarri garrantzitsua da” esan du zuzendariak, Kantabrian “erreferenteak diren enpresei ematen diegu zerbitzua”, euren artean Mutua Montañesa, Bridgestone, Bosch, Bergé, Mare, Sodercan, Bergé edo Celsa.

LKS Kantabriako zuzendariak azaldu du Kantabriako unibertsitatearekin lankidetza mantentzen dutela eta duela gutxi izandako proiektuen metodologia arineko jardunaldi batzuetan 150 irakasle eta ikaslerekin osatutako Lanbide Heziketako foro bat aipatu du.