Lege Oharra

Web honen jabeak LKS INGENIERÍA, S.COOP. eta LKS, S.COOP. dira. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta daude, LKS INGENIERÍA, S.COOP.: GUI-326 folioa, 326 idazpena, 4/91 zenbakia, 1991ko maiatzaren 8ko data, IFZ F20369153 eta helbide soziala Goiuri kalea 7, Garaia Berrikuntza Gunea, 20500 Arrasate (Gipuzkoa); eta LKS, S. Coop.: GUI-326 folioa, 326 idazpena, 4/91 zenbakia, 1991ko maiatzaren 8ko data, IFZ F20369153 eta helbide soziala Goiuri kalea 7, Garaia Berrikuntza Gunea, 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

Mesedez, irakur itzazu arretaz ondorengo baldintza orokorrak; Webgunera sartu eta bertako edukiak eta zerbitzuak erabiltzen badira, jarraian azaltzen diren baldintzak erabat eta garbiki onartzen direla esan nahi du. Erabiltzaileak indarrean diren baldintzak ez onartzea erabakitzen badu, ez da sartu behar Webgunera eta/edo ez ditu erabili behar bertan eskuragarri diren edukiak eta/edo zerbitzuak.

BALDINTZA OROKORRAK

BALDINTZEN XEDEA

Baldintza hauen xedea da lks.es domeinupean eta horren azpidomeinuen eta azpidirektorioen pean diren web-orrietarako sarbidea eta horien erabilera arautzea, hau da, Webgunearen sarbidea eta erabilera. Baldintza Orokorren ondorioetarako, honako hau hartuko da Webgunetzat:

1. Pantailako interfazeen kanpoko itxura (edo "look and feel"), bai modu estatikoan eta baita dinamikoan ere.

2. Pantailako interfazeetan eta nabigazio-zuhaitzean txertatuta dauden osagaiak, jabetza intelektualari, industrialari edo antzeko sistema juridikoei buruz indarrean den ordenamendu juridikoak babesten dituenak, besteak beste, testuak, irudiak, interpretazioak, argazkiak, bideoak eta orokorrean babestuta dauden sormen-lan eta adierazitako objektu guztiak ("Edukiak"), eta erabiltzaileei eskaintzen zaizkien lineako zerbitzuak edo baliabideak ("Aplikazioak").

LKSk edozein unetan eta aurreabisurik gabe alda ditzake Webgunearen aurkezte-era eta konfigurazioa, eta baita bertan diren Edukiena eta Zerbitzuena ere. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKSk edozein unetan eten, desaktibatu eta/edo bertan behera utz ditzakeela Webgunean diren Edukiak eta/edo Zerbitzuak.

EDUKIETARA ETA ZERBITZUETARA SARTZEA

Webgunera sartzeko honako hau behar du erabiltzaileak:

Sarerako sarbidea izatea, zuzena edo zeharkakoa (sartzeko gailuen bidez);

Sarera konektatzeko beharrezkoak diren ekipamendua eta sistema informatikoak, horretarako egokia den terminala barne (ordenagailua, telefonoa, etab.) eta modema edo sarbiderako antzerako gailua. Webguneko hainbat Eduki eta Zerbitzutara egoki sartzeko, horiek ondo ikusteko eta inplementatzeko, litekeena da erabiltzaileak ordenagailu-programa jakin batzuk edo bestelako osagai logikoak behera kargatu behar izatea bere ekipamendu informatikoan. Instalazio hori erabiltzaileak egin beharko du, eta LKSk ez du erantzukizunik izango ekintza horrek ekar litzakeen ondorioen gainean. Webguneko Edukietara eta/edo Zerbitzuetara sartzeko, LKSk horretarako eskaintzen duen pantaila-interfazea erabili behar du erabiltzaileak, ez bestelako biderik.

ERREGISTRATZEA

LKSk alta-inprimakia bidaltzea eska dezake Eduki eta/edo Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko. Kasu horretan, erabiltzaileak eskatu zaion informazioa eman beharko du. Erregistratzeko prozesuari dagokionez, honako hauek dira erabiltzailearen betebeharrak: 1. Bere nortasunari buruz emango dituen datuak benetakoak, zehatzak eta osoak izango dira; 2. Erregistroko datuak eguneratu behar ditu, benetakoak, zehatzak eta osoak izaten jarrai dezaten. Erabiltzaileak ezingo du legearen kontrakoak edo orokorrean onartuta dauden moralaren eta ohitura onen aurkakoak diren hitzak eta/edo esamoldeak aukeratu bere erabiltzaile-izena edo pasahitza izateko, ez eta, orokorrean, eskubideren bati lotuta egoteagatik erabiltzaileak erabili ezin dituen hitzak eta/edo esamoldeak ere. Beraz, erabiltzaileak ezingo ditu aukeratu hitz edo esamolde itsusiak, iraingarriak, eta/edo kalumniazkoak, ez eta hirugarrenen ikur bereizgarri, izen sozial, izen, abizen, izen artistiko eta/edo ezizenekin bat datozenak ere. Erabiltzaileak gezurrezko daturen bat, zehaztugabea edo osatugabea ematen badu, edo LKSk arrazoirik badu pentsatzeko informazio hori gezurrezkoa, zehaztugabea edo osatugabea dela, edo legearen kontrakoa edo orokorrean onartuta dauden moralaren eta ohitura onen aurkakoa, aurreko paragrafoan finkatutakoarekin bat, LKSk eskubidea izango du erregistroa baliogabetzeko eta Webgunerako edo bertan diren Edukietarako eta/edo Zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera ukatzeko, une horretan eta etorkizunean. Erabiltzaileak bere erabiltzaile-izena eta gakoa egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta baita horiek isilpean gordetzekoa ere. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da bere erabiltzaile-izena eta gakoa isilpean gordetzea, eta bere gain hartzen du horiek erabilita egindako edo gertatutako edozein jardueren ardura. Erabiltzaileak edozein unetan baliogabetu edo desaktiba dezake bere erregistroa bere erabiltzaile-izena eta gakoa erabilita. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKSk eskubidea duela arrazoizkoa ez den epean jarduerarik gabe egon diren erregistroak baliogabetzeko.

GUNEA ERABILTZEKO ARAUAK

Erabiltzailea behartuta dago Webgunea eta bertan diren Edukiak eta/edo Zerbitzuak modu arduratsuan eta zuzenki erabiltzera. Era berean, erabiltzaileak hitz ematen du ez duela Webgunea honako hauetarako erabiliko:

1. legearen, moralaren, onartuta dauden ohitura onen edo ezarritako ordena publikoaren kontrakoak diren jardueretarako, eta

2. legez kontrako helburu edo ondorioetarako, debekatuta dauden jardueretarako edo hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituztenetarako; LKSk ez du izango aipatutako guztiaren ondorioen gaineko erantzukizunik.

Espresuki debekatuta dago erabiltzaileak Webgunearen erabilera (osoa edo partziala) baimentzea hirugarrenei, edo gunean diren Edukiak eta/edo Zerbitzuak bere enpresa-jarduera batean, edo bere jarduera bailitzen, sartzea eta/edo eranstea. Espresuki debekatuta dago baliabide teknikoak, logikoak edo teknologikoak erabiltzea edo aplikatzea, baldin eta horien bidez erabiltzaileak Edukien eta/edo Zerbitzuen edo Webgunearen beraren baimendu gabeko ustiatzeaz onura atera badezakete, zuzenean edo zeharka, irabazi-asmoarekin edo gabe.

Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela LKSren edo edozein hirugarrenen ekipamenduak eta sistema informatikoak edo telekomunikazio-ekipamenduak kaltetu, baliogabetu edo hondatuko, ez eta horietan sartutako eta/edo bildutako edukiak ere. Erabiltzaileak ezingo ditu Edukiak eta Zerbitzuak erabili Webgunea kaltetzeko, baliogabetzeko, gainkargatzeko edo hondatzeko moduan, ez eta beste erabiltzaileek normaltasunez erabiltzea galarazteko moduan.

Erabiltzaileak ezingo ditu inolaz ere LKSren ekipamenduak eta sistemak aldatu, eta ezingo du erabili Webgunearen edozein Zerbitzu eta/edo Edukitara baimenik gabe sartzeko aldatutako ekipamenduen eta sistemen bertsiorik. Erabiltzaileak ez du Webgunearen sarbidea eta erabilera eragotziko, ez etengo, ez bertara konektatutako zerbitzaririk edo sarerik ere, eta sare-konexioen politikaren baldintzak, prozedurak eta arauak beteko ditu.

WEBGUNEAREN EDUKIAK ETA ZERBITZUAK

 Informazioa

1. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKSri buruzko edozein datu ekonomiko edo finantzario, estrategiko edo beste edozein motatakoa (hemendik aurrera "Informazio Korporatiboa") informazio-helburuetarako bakarrik dela.

2. Informazio Korporatiboa iturri fidagarrietatik lortu da, baina, nahiz eta arrazoizko neurriak hartu diren informazioa zuzena eta benetakoa dela ziurtatzeko, LKSk ez du adierazten ez bermatzen zehatza, osoa edo eguneratua denik, eta ez da horrelakotzat hartu behar.

3. Webgunean den Informazio Korporatiboa ez da inongo gomendioa ez aholkua, eta bertan adierazten dena ez da oinarritzat hartu behar eragiketak egiteko edo edozein motatako erabakiak hartzeko.

4. Webgunean LKS ez den bestelako iturriek emandako informazioa edo edukiak ager daitezke, Webgunearen erabiltzaileek beraiek emandakoak barne. LKSk ez du bermatzen informazio eta/edo eduki horien ziurtasuna, osotasuna eta zehaztasuna, eta ez du horien gaineko erantzukizunik hartzen, elementu iraingarriak, mingarriak edo legez kontrakoak dauden kasuak barne.

5. Edonola ere, eta aurrekoa baztertu gabe, sarbide publikoko Webgunearen ataletara informazioa eta/edo edukiak bidaltzen badituzte hirugarrenek, posta elektronikoz edo beste bide batzuetatik, baimena ematen diote LKSri erabiltzailearen titulartasuna duten informazio edo eduki horiek erreproduzitzeko, gordetzeko, editatzeko, aldatzeko, publikatzeko, datu-baseetara biltzeko, publikoki komunikatzeko, transmititzeko, bistaratzeko, banatzeko, irudikatzeko edo beste edozein modutan komertzialki ustiatzeko, edozein baliabide edo teknologia erabilita; baimen hori ez da esklusiboa, ez du epemugarik, mundu mailakoa da eta doakoa. LKSk eskubidea du, bere erabakiz, aipatutako informazioak eta/edo edukiak editatzeko, atzera botatzeko edo ezabatzeko. Hori guztia Datuak Babesteko araudiarekin bat datozen muga aplikagarriak kontuan hartuta.

6. Erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKSk bildutako informazioa gorde eta jakinarazi dezakeela edo hirugarrenen eskura jarri Webgunean, betiere honako kasu hauetan:

  • eskumena duten agintariek eta erakundeek eskatu badiote;
  • beharrezkoa bada Baldintza Orokorrak eta/edo Baldintza Partikularrak betearazteko;
  • eskubideen urraketei edo arau-hausteei buruzko erreklamazioei erantzuteko komenigarria edo beharrezkoa bada; edo
  • LKSren, erabiltzaileen eta jende ororen bidezko interesak babesteko komenigarria edo beharrezkoa bada.

WEBGUNEARENAK EZ DIREN EDUKIAK ETA ZERBITZUAK

LKSren Webguneak lotura-gailu teknikoak eta direktorioak jar ditzake erabiltzaileen esku, hirugarren jabetzakoak diren edo hirugarrenek kudeatzen dituzten web-orrialdeetara sartzeko. Webgunean esteka eta direktorio horiek jartzearen helburu bakarra da erabiltzaileak errazago bilatzea eta eskuratzea Interneten diren informazioa, edukiak eta zerbitzuak.

Esteka egoteak ez du esan nahi LKSren eta lotutako web-orrialdearen jabearen artean harremanik dagoenik, ez eta LKSk orrialde horretako Edukiak edo Zerbitzuak onartzen eta onesten dituenik.

Alderantzizkoa adierazten ez badu, LKSk ez du berez eskaintzen ez merkaturatzen, hirugarrenen bidez ere ez, lotutako orrialdeetan diren informazioa, Edukiak eta/edo Zerbitzuak, ez ditu aldez aurretik kontrolatzen, onartzen edo zaintzen, eta ez ditu bere egiten.

Beraz, erabiltzaileak zuhurtasunez baloratu eta erabili behar ditu lotutako orrialdeetan diren informazioa, edukiak eta zerbitzuak. LKSk ez du Webgunean jarritako esteken bidez lotutako orrialdeen gaineko inongo kontrolik, eta horrenbestez, erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKSk ez duela bere gain hartzen orrialde horietan erabiltzaileak eskura ditzakeen edukien edo zerbitzuen erantzukizuna, ez eta horietan merkaturatzen diren edozein produkturen gainekoa ere.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA

Legeak aurkakoa agintzen ez badu, edo kontrakoa espresuki adierazten ez bada, erabiltzaileak badaki eta onartzen du LKSk ez duela inolako bermerik ematen, espresuki edo inplizituki, Webguneari buruz edo bertan diren Edukiei eta Zerbitzuei buruz. Horien artean daude, besteak beste, honako alderdi hauei buruzko bermeak:

1. Webgunearen eskuragarritasuna eta funtzionamendu jarraitua eta, bereziki, baina ez esklusiboki, erabiltzaileek Webgunea, Edukiak, Zerbitzuak edo azpidomeinuak erabili ahal izatea.

2. Webgunearen kalitate, elkarreraginkortasun eta funtzionaltasun mailak, eta baita bertako Zerbitzuenak eta/edo Edukienak ere.

3. Webgunerako eta bertako Edukietarako eta/edo Zerbitzuetarako sarbidea etetea, bertan behera uztea edo ezereztea.

4. Webgunea eta bertako Zerbitzuak edo Edukiak xede jakin baterako egokitzea.

5. Webgunean diren Edukien, Zerbitzuen, testuen, grafikoen, loturen edo bestelako elementuen ziurtasuna, osotasuna, zehaztasuna eta/edo eguneratzea, eta baita ere webgune honetara edo bere edukietara sartuz eta/edo horiek erabiliz lor litezkeen emaitzak.

6. LKSk ez du errakuntzagatiko edo ez egiteagatiko erantzukizunik izango Webguneko orrialdeetako informazioari dagokionez, ez eta Edukien egiazkotasun, zehaztasun, exhaustibotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasun ezagatiko erantzukizunik ere.

7. Baimendu gabeko sarbidea eta Webgunearen edo horretarako eskaintzen dituen zerbitzuen bidez gordetako eta bidalitako datuak aldatzea.

8. Sistema informatikoan (softwarean eta hardwarean) edo horretan gordetako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak sorraraz ditzaketen birusik edo bestelako elementurik ez egotea edukietan. Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du Webgunea, Zerbitzuak eta Edukiak bere erantzukizunaren pean erabiltzen dituela beti, eta beraz, beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu arriskuak minimizatzeko, birusen aurkako eta datuak berreskuratzeko prozedurak bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak barne. Horrela ba, legeak kontrakoa agintzen ez badu eta agintzen duen neurrian eta hedapenez esklusiboki, LKSk ez du bermerik ematen ez eta erantzukizunik onartzen Webgunera edo bertako Edukietara eta/edo Zerbitzuetara sartzeari eta horiek erabiltzeari buruz.

EZINBESTEKO KASUA

Aipatutakoa baztertu gabe, LKSk ez du erantzukizunik izango Webgunearen, bertako Edukien eta/edo Zerbitzuen funtzionamenduaren eta operatibitatearen inguruan, ez eta horiek eten, bertan behera gelditu edo oker funtzionatzen badute, betiere horretarako arrazoiak hondamendi naturalak direnean, adibidez, lurrikarak, uholdeak, tximistak edo suteak, edo ezinbesteko egoeren ondorio badira, hala nola, gerrak, operazio militarrak, gatazka zibilak, grebak, enpresa-itxierak edo bestelako ezinbesteko edo ustekabeko egoerak.

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK

Baldintza Orokorrak

Hainbat Zerbitzu eta/edo Edukitara sartzeko, LKSk erregistro-inprimaki batzuk betetzeko eska dakieke erabiltzaileei, eta ondorioz, izaera pertsonaleko datu batzuk eman beharko dituzte nahitaez. LKSk kasu bakoitzean zehaztutako helburuetarako eta baldintzen pean erabiliko ditu datu horiek.

Komunikazioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna ahalik eta gehien bermatze aldera, indarrean den legediaren eta sektoreko kalitate-estandarren arabera betebeharrekoak diren segurtasuneko neurri teknikoak eta antolaketakoak hartu ditu eta hartuko ditu LKSk.

Nolanahi ere, erabiltzaileak badaki eta onartzen du segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak Interneten. Interneten erabiltzen diren sareak ez dira seguruak eta bide horretatik bidalitako edozein informazio hartu edo alda dezakete baimenik ez duten pertsonek. Dena den, LKSk ohartarazten du teknikaren egungo egoerak ez duela bermatzen segurtasun-neurrien eraginkortasuna edo komunikazioen bortxaezintasuna telekomunikazioko edozein sare erabiltzen denean. Horrenbestez, LKSk ezin du bermatu erabateko pribatutasuna eta segurtasuna Webgunea eta Edukiak eta/edo Zerbitzuak erabiltzean eta, bereziki, ezin du bermatu baimenik ez duten hirugarrenek ez dakitenik erabiltzaileek Webgunea eta Edukiak eta/edo Zerbitzuak zein modutan, baldintzetan, ezaugarrirekin eta egoeratan erabiltzen dituzten.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko baldintza partikularrak

Egon litezkeen hautaketa-prozesuetara Curriculum vitaea aurkezteko (lks.es atarian, lana gurean/ bidali zure CV) eta inprimakiren bat betetzean datu pertsonalak emateko baldintza hauek hartuko dira kontuan; erabiltzaileek baldintzok ezagutu behar dituzte eta onartu, behar denean, izaera pertsonaleko datuak eman baino lehen.

Izaera pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) ezarritakoa betetzeko, aipatutako atariaren bidez emandako datu pertsonalak LKS, S.COOP titular den fitxategira bilduko dira, datuok gestio-aholkularitza, teknologia-aholkularitza eta/edo zerbitzu juridikoetara bideratu badira, eta LKS INGENIERÍA, S.COOP titular den fitxategira, berriz, arkitektura eta ingeniaritza, higiezinen aholkularitza eta/edo diseinua eta berrikuntzako negozioetara bideratu badira. Fitxategiok egoki inskribatuta daude Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, eta datuak enplegu-eskariak gestionatzeko, hautagaien profila ebaluatzeko eta langileak hautatzeko prozesuak aurrera eramateko erabiliko dira.

Ildo horretan, erabiltzaileak baimena ematen du bere datu pertsonalak aipatutako helburuetarako erabiltzeko, modu automatizatuan eta/edo ez automatizatuan.

Era berean, jakinarazten zaio bere datu pertsonalak 2 urtez gordeko direla lehen aipatutako fitxategian.

Halaber, jakinarazten zaio eskubidea duela bere datu pertsonaletara sartu, zuzendu, ezeztatu edo kontra egiteko, edonoiz, fitxategiaren arduradunaren aurrean, idatziz eskatuta LKS, SCOOP-i  (gestio-aholkularitza, teknologia-aholkularitza eta/edo zerbitzu juridikoekiko harremanetarako), edo LKS INGENIERÍA, S.COOP-i (arkitektura eta ingeniaritza, higiezinen aholkularitza eta/edo diseinua eta berrikuntzako negozioekiko harremanetarako), eskabidea honako helbide honetara bidalita: Goiuri kalea 7, Garaia Berrikuntza Gunea, 20500 Arrasate (Gipuzkoa) edo curriculum@lks.es helbide elektronikora gestio-aholkularitzako eta teknologia-aholkularitzako negozioetarako, curriculum.lksabogados@lks.es helbidera zerbitzuen negoziorako, edo ihernandez@lksingenieria.es helbidera arkitektura eta ingeniaritza, higiezinen aholkularitza eta/edo diseinua eta berrikuntzako negozioetarako.

JABEGO INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK ETA BESTE ESKUBIDE BATZUK

Legedi aplikagarria

Webgune hau eta bertan diren Edukiak eta osagaiak LKSren jabetzakoak dira, eta Espainiako Erresumako jabetza intelektualeko eta industrialeko legeek babesten dituzte, mugarik gabe, eta baita aplikagarriak izan daitezkeen nazioarteko Tratatuek eta Hitzarmenek ere.

Jabetza

LKS da Webguneari dagozkion jabetza intelektualeko, industrialeko eta legozkiokeen bestelako eskubideen titular bakarra; era berean, Webgunera biltzen diren bere jabetzako edozein Eduki, Zerbitzu eta osagairen gaineko eskubide guztiak erresalbatuak daude, horien artean, besteak beste, honako hauei buruzkoak:  

1. Webgunea osatzen duten web-orrialdeen itxura, irudi grafikoa eta bestelako estimulu sentsorialak;

2. nabigatze-arkitektura;

3. web-orrialdeen iturburu-kodeak;

4. argazkiak,

5. grabazioak,

6. dokumentuak edo argitalpenak,

7. Intranet,

8. teknologia,

9. logotipoak eta

10. ikur bereizgarriak.

Horri guztiari, osotasunean, "Jabetza" esango zaio aurrerantzean.

Hirugarrenen jabetza

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Webgunean eskura direla hirugarrenen jabetzakoak diren Edukiak eta Zerbitzuak, eta horien eskubideak babestuta daudela jabetza intelektualeko eta industrialeko legedi aplikagarrien bidez eta baita irudiaren merkataritza- eta publizitate-balioaren ustiapen-eskubideekin eta antzekoekin ere.

Eskubideen erreserba

Erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela honako hauek kenduko, ezabatuko, hondatuko, manipulatuko eta inolaz ere aldatuko:

Jabetza intelektualari edo industrialari buruz LKSk edo eskubideen legezko titularrek euren jabetzei erantsitako oharrak, testuak, argibideak edo ikurrak (adibidez, copyright, ©, ® eta ™, etab.).

 

JABETZAREN GAINEKO LIZENTZIAK

Erabiltzaileak onartzen du Baldintza Orokor hauen arabera LKSk ez diola erabiltzaileari Jabetzari buruzko inongo eskubiderik lagatzen ez ematen. LKSk horietara sartzeko eta horiek erabiltzeko baimena bakarrik ematen dio erabiltzaileari, betiere, Baldintza hauen arabera. LKSk baimena ematen die erabiltzaileei Webgunean sartu eta nabigatzeko, bertan diren Zerbitzuak erabili eta Edukiak bistaratzeko. Erabiltzaileek ez dute baimenik kopiatzeko, banatzeko (mezu elektronikoak eta Internet barne), transmititzeko, komunikatzeko, aldatzeko, hondatzeko, eraldatzeko, uzteko edo Webgunearen eta bertako orrialdeen, Edukien edo osagaien erabilera komertziala dakarten jarduerak burutzeko, partzialki edo osoki, ustiapen-eskubideen legezko titularraren idatzizko berariazko baimenik izan gabe.

Edukietara eta/edo Zerbitzuetara sartzea, horiek bistaratzea eta, behar denean, behera kargatzea helburu pertsonaletarako eta ez komertzialetarako egingo da, beti eta kasu guztietan. LKSk Jabetzaren gaineko eskubide guztiak ditu, horien artean, besteak beste, dagozkion jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak. LKSk ez dio erabiltzaileari bestelako lizentziarik edo baimenik ematen bere Jabetzari buruz, klausula honetan zehaztutakoaz gain.

ESTEKEN LIZENTZIA

Web-orrialde bat Webgunearekin esteka bidez lotzeko edozein ekintza burutzeko, aldez aurretik LKSren idatzizko onarpena beharko da.

LIZENTZIAK BUKATZEA

LKSk eskubidea du, edonoiz eta edozein arrazoi dela medio, Baldintza Orokor hauen arabera emandako lizentziak bukatu edo aldatzeko. Horrez gain, LKSk legezko ekintzak jar ditzake abian erabiltzaileak egindako erabilera dela eta, honako kasu hauetan:

1. hemen zehaztutako termino eta baldintzekin bat ez badator;

2. LKSren edo legezko hirugarren titularren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak edo antzekoak hautsi edo urratzen baditu; edo

3. aplikagarria den edozein araudi hausten badu.

Erabiltzaileak berehala aldatu edo kendu beharko du bere web-orrialdetik LKSrena den edozein Jabetza, edo Webgunerako esteka kendu beharko du, LKSk eskatzen badu.

LEGE HAUSTEAK JAKINARAZTEKO PROZEDURA

Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu eduki eta/edo zerbitzu bat legez kontra erabili dela erakusten duten gertakariak edo egoerak daudela, edo Webgunean sartuta dauden web-orrialdeetan legez kontrako jardueraren bat egin dela, edo emandako Zerbitzuen bidez, LKSrekin harremanetan jar daiteke goian aipatutako helbide sozialean, eta honako informazio hau eman beharko du:

1. Erreklamazioa egiten duenaren izena, abizenak, nortasun-agiria, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa, eta beharrezkoa bada, baita ustez urratu diren eskubideen titularraren sinadura ere edo, behar bada, horren izenean eta ordezkari modura aritzeko baimendutako pertsonarena.

2. Ustezko legez kontrako jarduerari buruzko azalpena eta, bereziki, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen ustezko urraketa denean, babestutako edukien deskripzio zehatza eta doia, eta baita horien kokapen zehatzari buruzkoa ere.

BALDINTZA OROKORREN INDARRALDIA ETA ALDATZEA

 Webgunean eta bertako Edukietan eta Zerbitzuetan sartzearen eta erabiltzearen ondoriozko harreman juridikoaren iraupena mugagabea da. Era berean, aldeetako edozeinek kontratu-harremana bukatu edo eten dezake, alde bakarretik, edozein unetan eta horretarako borondate hutsa dela medio, bestelako arrazoirik gabe. Esandakoa baztertu gabe, aipatutako harremana berehala bukatutzat emango da LKSk Baldintza Orokor berriak argitaratzean. Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahiko du baldintza berriekin bat egiten dela eta onartzen direla, eta ondorioz, harreman juridiko berriari ekiten zaiola. LKSk Baldintza Orokor hauek aldatzeko ahalmena du, edozein unetan eta aurreabisurik gabe.

HIRUGARRENEI LAGATZEA

Erabiltzaileak ezingo ditu Baldintza Orokor hauetan finkatutako eskubideak eta betebeharrak hirugarrenen alde laga, transferitu, zergapetu edo subrogatu. LKSk hirugarrenen alde laga, transferitu, zergapetu edo subrogatu ditzake, osorik edo partzialki, hemen azaldutako kontratu-harremanaren arabera onartutako eskubideak eta betebeharrak, eta era berean, baita kontratu-posizioa edozein hirugarreni ere; klausula honen bidez ulertzen da erabiltzaileak horretarako baimen nahikoa ematen duela.

LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA DUEN JURISDIKZIOA

Webgunea LKSk landu eta kontrolatzen du Espainiako bere bulegoetatik. Ondorioz, gunearen sarbideari eta/edo erabilerari buruzkoak Espainiako legediarekin bat arautu eta interpretatu beharko dira. Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpokoa bada, LKS eta erabiltzailea eskumena duten Epaitegi eta Auzitegien esanetara egongo dira, beste edozein foruri espresuki uko eginda.

JAKINARAZPENAK

Kontrakoa adierazi ezean, beharrezkoak diren jakinarazpen, errekerimendu, akordio, adostasun, onarpen, onespen edo komunikazio guztiak, Baldintza Orokor hauetan finkatutakoarekiko adostasunez, edo modu batera edo bestera horrekin lotuta daudenak, idatziz jaso behar dira eta LKSri postaz bidali konpainiaren helbide sozialera.