GEK

Erantzukizun sozial korporatiboa

LKS bezalako enpresa-talde batean, gizarte-erantzukizun korporatiboaren (GEK) printzipioak erabat lotuta daude hura osatzen duten enpresen izaera juridikoarekin, kooperatibarekin alegia. Partaidetza, gizarte-erantzukizuna eta berrikuntza dira MONDRAGON korporazioko enpresa guztien balioak. LKSk honako hauek lortzeko egin du lan: estilo parte-hartzaile gardena, enplegu-sorrera, genero-berdintasuna, hizkuntzekiko errespetua, gure Hezkuntza eta Kooperatiba Sustapenerako Fondoa balio horien arabera banatzea, eta iraunkortasunarekiko eta ingurumenarekiko konpromiso aktiboa lortzea.

Parte-hartzea, gardentasuna eta zintzotasuna

Informazioa funtsezkoa da taldearen funtzionamenduan. Talde osatzen duten pertsona guztiek dituzte informazioa jasotzeko, informatua izateko, eta euren ekimen eta iritziak emateko bideak. Goitik beherako komunikazioa egituratuta dago, eta lanean ari gara komunikazio horizontala indartzeko tresna eta estrategia berrietan.

Enplegua sortzea

LKSko langile kopuruak nabarmen egin du gora jarduera-eremu guztietan, eta hain zuzen, hori da gure enpresa-estrategia mugitzen duen eragile nagusienetako bat. Enpleguaren kalitatea hobetzea eta garapen profesionalerako aukerak bermatzea gure giza baliabideen politikak oinarritzat dituen bi faktore dira.

Genero-berdintasuna

Urte asko dira kooperatibak bere egin zuela genero-berdintasunaren arloan konpromisorik sinesgarriena. Hautaketa-probak proba objektiboetan daude oinarrituta, eta hor, generoak ez du zeresanik. Gaur egun, 700 langiletik gorako taldean, erdiak baino gehiago emakumeak dira.

Iraunkortasuna eta ingurumena 

Gure zerbitzu profesionalak ematean, zuzenean hartzen dugu esku espazioan eta naturan, eta horrek bultzatzen gaitu arlo horretan etengabe sentsibilizatuta egotera.

LKSk hirigintza-antolamendu iraunkorreko gidak idazten lagundu du, eta parte hartu du garapen iraunkorra lortzeko esparru eta lan-taldeetan. Jarduerarik esanguratsuenak, ildo horretan, iraunkortasunaren atalean azaltzen dira, kapitulu korporatibo honetan bertan.

Gizarte-funtsa

Gure kooperatiba-izaerak legez behartzen gaitu lortutako irabazien %5 Hezkuntza eta Kooperatiba Sustapenerako Fondora ematera. LKS martxan hasi zenetik fondo horren banaketa zorrotza ari gara egiten, MONDRAGON Korporazioak eta gure kooperatibako sentiberatasunek markatutako lerroei jarraituz.