Berritze ahalegina eta i+g+b

Sortu zenetik, LKSk jakin du berrikuntza funtsezkoa dela enpresaren estrategian. Horri esker, Espainiako zein nazioarteko merkatuan hazi eta mantentzen da, aukera berriak identifikatuz eta haien alde eginez.

Gure bokazioa gizartearen beharrei erantzuten dieten konponbideak, zerbitzuak eta negozioak asmatzea eta sustatzea da.

Gure lehiakortasuna ekonomia globalizatu batean handitzea dugu helburu, eta horretarako, berrikuntza eta internazionalizazioa dira gure Plan Estrategikoaren ardatz nagusia.

Enpresa-kulturaren baitan, gure profesionalen ideiekin hasten den prozesua da berrikuntza. Prozesu horren eragilea ezagutzaren kudeaketa da. Horri esker, ideia aukeratu, haren bideragarritasuna aztertu, eta hura garatzen dugu, geurea eta arrakastatsua den metodologiari jarraituz, eta ekintzailetza bultzatuz. Horren emaitza dira unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin izan dugun lankidetza, ekimen eta zerbitzu berriak ekarri dituena.

LKSk denboran zehar etengabe izan duen hazkundea ezinezkoa izango litzateke, produktu eta zerbitzu berriak garatu eta jarduera-katalogoan sartu gabe, pertsona guztiengan eta erakunde osoan eragina duen benetako kultura berritzailerik izan gabe.