MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioa 1956an abiatutako kooperatiba-mugimenduaren emaitza da, urte hartan sortu baitzen lehen kooperatiba industriala Arrasaten, bai eta bazkide langile guztien elkartasuneko ahaleginaren emaitza ere.

Haren enpresa-filosofia balio korporatiboetan dago jasota: lankidetzan, partaidetzan, gizarte-konpromisoan eta berrikuntzan, hain zuzen.

Oso korporazio dibertsifikatua da, berrikuntza teknologikoa eta integrazioa eboluzio-eragile dituela. 289 enpresa ditu 5 kontinenteetan, eta 105 ekoizpen-fabrika eta 9 korporazio-ordezkaritza. Filosofia horren ondorio dira taldearen 15 ikerketa- eta garapen-zentroak, eta asmakuntza-patenteen 564 familiak.

MONDRAGON lau taldetan banatuta dago: finantzak, industria, banaketa eta jakintza.

  • Finantzak taldean, LABORAL KUTXAren banku-negozioak eta LAGUN AROri (MONDRAGON taldeko kooperatiben gizarte-aurreikuspeneko, aseguruetako eta leasingeko erakundea) lotutako jarduerak daude.
  • Industria taldean, hamabi dibisio daude, hainbat industria- eta zerbitzu-arlotara zuzenduta.
  • Banaketa taldean, banaketa komertzialaren eta nekazaritzako elikagaien jarduna daude.

LKS enpresa Ingeniaritza eta Enpresa Zerbitzuen Dibisioaren barruan dago.