LKS Taldea

LKS taldea Espainiako erreferente nagusietako bat da zerbitzu profesionalen sektorean. 700 langile inguru dauzka eta urtean 50 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu. MONDRAGON taldeko Aholkularitza eta Ingeniaritza Dibisioaren barruan dago. MONDRAGON taldea da Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainiako zazpigarrena; hain zuzen, 239 enpresak osatzen dute, eta 75.000 langile baino gehiago eta 15 zentro teknologiko ditu.

Zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu teknologiako eta kudeaketako aholkularitzan, aholkularitza juridikoan, hirigintza-plangintzako arkitektura eta ingeniaritzan, eraikuntzan eta azpiegituretan, sustapenean, higiezin-aholkularitzan eta diseinuan.

Korporazioaren egoitza Arrasaten dago (Gipuzkoa), eta Espainian, bulegoak ditu Madrilen, Bartzelonan, Bilbon, Donostian, Malagan, Iruñean eta Gasteizen. Nazioartean, Txinan, Kolonbian, Costa Rican, Frantzian, Indian, Perun eta Uruguain ditu bulegoak.

Zerbitzu eta konponbide global asko eskaintzen dituenez, ia sektore guztietan jarduten du, hala nola, aeronautikan eta txikizkakoan sektore pribatuan, eta osasungintzan eta administrazioan sektore publikoen. Gainera, hainbat erakunderentzat ere jarduten du. Hona hemen haietako batzuk: Garapenerako Nazioarteko Bankua, Munduko Bankua, Europar Batasuna eta zenbait herrialdetako gobernuak.

LKS 1991n jaio zen Euskadiko Kutxaren Enpresa Adarrak 30 urte luzetan izandako esperientziatik. Hauek dira taldearen ezaugarri nagusiak: etengabe hedatu da; etengabe bilatu ditu zerbitzu eta merkatu berriak; lana eta aberastasuna sortzen ahalegindu da; eta haren filosofia giza balioetan eta gizarte-balioetan dago oinarrituta.

LKS taldearen barruan, zenbait kooperatiba-elkarte eta hogei enpresa partaidetu baino gehiago daude.

2013ko datuak

Diru-sarrerak: 53 milioi euro

Pertsonak: 693