Iraunkortasunak

Gure ustez, iraunkortasunak izan behar du gure jardueraren ardatz nagusia. Apustu sendoa egiten dugu garapen iraunkorreko politiken alde, eta hala, ingurumenaren eta globaltasunaren arloak gehitzen dizkiogu gizarte- eta ekonomia-garapenaren aldeko gure konpromiso kooperatibistari.

Erronkaz jabetuta gaudela, gure bezeroekin batera goaz eta gure profesionalek konpromiso eta kezkak dituzte jarduten dugun arloetan, berrikuntzatik bertatik hasita, gure bezeroekin batera lantzen ditugun proiektuetan.

Testuinguru horretan, aholkularitzaren arloan –adibidez, iraunkortasunari dagokionez–, gure proposamenetako bektoreek beti dute faktore hori kontuan, mugikortasun- eta logistika-proiektuetatik hasi eta haiek lortzeko estrategiak bitarte.

Eta ingeniaritzan, ekodiseinuan erreferentzia izateko egiten dugu lan, energia-efizientzia handiagoz eta kalitate handiagoz, eraikuntza iraunkorrean dugun esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuta. Horren emaitza da daukagun helburua: isurketa-balantzea CO2 berdin ZERO (LKS= CO2NEUTRO) duen enpresa izatea.