Sustapena

SUSTATZAILEA eraikuntza-obra bat erabaki, bultzatu, programatu eta finantzatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa da. LKSk 25 urtetik gorako ibilbidea egin du sektorean, eta edozein sustapen-proiektu berme osoarekin egiteko beharrezkoak diren ahalmen teknikoak, esperientzia eta giza baliabideak ditu. Horretarako, beharrezkoak diren baliabide eta jakintza guztiak eskaintzen ditugu. Besteak beste, honako eginkizun hauek ditugu xede: proiektuen definizioa, proiektuen bideragarritasunari buruzko azterketa, plangintza, kudeaketa, ingeniaritza eta eraikuntza.

Gure merkatu objektiboak honako jardun-esparru hauek biltzen ditu:

  • Hirugarren sektorea / Merkataritza
  • Industria
  • Bizitegiak
  • Energia berriztagarria sortzeko instalazioak: Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak, Eguzki-energia kontzentratzeko instalazioak, Haize-energiako instalazioak, Biomasa-instalazioak, Energia geotermikoko instalazioak... www.lksenergy.com
  • Hondakinak berreskuratzeko / tratatzeko instalazioak

 

Harremanetarako pertsona

imagen

Jon Berbel

LKS Kudeaketa/Ustiapeneko zuzendaria

jberbel@lksingenieria.es