Kudeaketa / Ustiapena

Kudeaketaren eta ustiapenaren esparruan, LKSk honako hiru alor hauetan eskaintzen ditu zerbitzuak

  • Facility Management
    Higiezinen, instalazioen eta zerbitzuen kudeaketa integralaren bidez, neurriko soluzioak ematen ditugu, eta solaskide bakar batengan biltzen ditugu gure bezeroen "core business" izenekotik urrun dauden zerbitzu guztien kontratazioa, koordinazioa eta kontrola: aktiboen kudeaketa, proiektuen kudeaketa, garbiketa, lorezaintza, vendinga, sarbideen zaintza eta kontrola, instalazioen mantentzea (klimatizazioa, elektrizitatea, iturgintza-lanak...) eta abar.

  • Kirol-instalazioen kudeaketa integrala
    Kirol-instalazioen kudeaketa integralaren bidez, soluzioak eskaintzen dizkiegu administrazio publikoei eta beste erakunde pribatu batzuei, beren kirol-instalazio eta kirol-zerbitzuen zeharkako kudeaketa egiteko mekanismoak ezartzeko eta ekipamenduak eraiki, birmoldatu, kudeatu eta ustiatzeko administrazio-emakiden bidez.

  • Energia berriztagarria sortzeko instalazioen kudeaketa integrala
    Energia berriztagarriak sortzeko instalazioen kudeaketa integralaren bidez, honako instalazio hauek ustiatzeko eta eraginkortasunez kontrolatzeko soluzioak ematen ditu LKSk:

    • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak
    • Eguzki-energia kontzentratzeko instalazioak
    • Haize-energiako instalazioak
    • Biomasa-instalazioak
    • Energia geotermikoko instalazioak

  • Hondakinen kudeaketa
    LKSk kualifikazio-maila handiko eta hiri-hondakin solidoak kudeatzeko proiektuen egituraketan (egituraketa juridiko administratiboan, ingurumen-egituraketan, egituraketa teknikoan eta eraikuntza-egituraketan) espezializatutako eskaintza bat finkatzearen aldeko apustua egin zuen hasieratik. Soluzio kooperatiboak aplikatzen ditugu hondakinak biltzeko eta hautatzeko prozesu logistikoetan. Soluzio horiek, nolanahi ere, etekinen zati baten sozializazioa eta Mondragon Korporazioak erreferentziako eragile gisa duen esperientziarekin frogatutako efizientziaren hobekuntza dituzte ezaugarri bereizgarri.

Harremanetarako pertsona

imagen

Jon Berbel

LKS Kudeaketa/Ustiapeneko zuzendaria

jberbel@lksingenieria.es