Azpiegiturak

LKS Ingeniaritzaren Azpiegitura Taldeak 30 urtetik gorako ibilbidea egin du, eta denbora horretan finkatu egin da sektorean. Gainera, erreferentzia bihurtu da ingurumenaren, hirigintzaren, hiri-ingeniaritzaren, garraioaren azpiegituren, obra hidraulikoen eta geotekniaren esparruetan.

Halaber, jarduera-ildo berrietan ari gara lanean, hala nola mugikortasunean eta garraioan, bide-segurtasunean, industrialdeen berrikuntzan, klima-aldaketak eragindako arriskuetan eta iraunkortasunean, baita proiektu berritzaileetan ere, hala nola harrobiak tunel-tximiniaren sistemaren bidez ustiatzeko edo hondakin-urak araztegi trinkoen bidez arazteko proiektuetan.

Zerbitzu osoa eta premien neurrikoa eskaintzen diegu gure bezeroei: bideragarritasunari eta alternatibei buruzko azterlanak, xehetasun-proiektuak eta eraikuntza-proiektuak, laguntza teknikoak, obra-zuzendaritzak eta aholkularitza tekniko-ekonomiko mota oro, gure kokaleku nazionaletan eta nazioartekoetan zein egin beharreko lanen kokapen geografikoetan.