Arkitektura

LKSren arkitektura-taldea hainbat espezialitatetako profesionalez osatuta dago, eta profesional horiek globalki ekiten diote sortzeko prozesuari. Horrela, ikuspegi osagarriak uztartzen dituzte eta arkitektura sortzaile, iraunkor eta arduratsua garatzen dute. 

Gure lanak askotarikoak dira, hirigune eta eraikuntzarako gune berrien diseinuarekin hasi eta lehendik dagoen ingurune berritzearekin amaitzeraino. Horretarako, iraunkortasun printzipioetan eta bizitza-zikloaren analisian oinarritutako irtenbide berritzaileak ezartzen ditugu. Kalitate eta ekodiseinuko ziurtagiriak ditugu eta gure eraikinek LEED eta BREEAM ziurtagirien kalifikazio altuenak lortzen dituzte. 

Pertsonen zerbitzura jarduteko asmo tinkoarekin, gure leman (Humanity at work) adierazten den bezala, gure helburua bezeroak laguntzea da, eremu geografiko desberdinetan eta proiektua sortzeko fase guztietan. Gure lanean egunero bilatzen dugu bikaintasuna,  hau delako gero eta zorrotzagoa diren gizartearen beharrei erantzuna emateko modu bakarra.